Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Transplanteen Espainiako Elkarteak (SET) bere kongresu nazionalaren zortzigarren edizioa antolatuko du Euskalduna Bilbaon. Hiru egun horietan, bertaratutako pertsonek ideiak eta hezkuntza-posibilitatek trukatzeko aukera izango dute, aurrerapen zientifiko esanguratsuenei eta sektoreko alderdi berritzaileenei buruz eskuragarri dagoen informazioarekin. Programa transplantearen esparruan estatu mailako erreferenteek emandako hitzaldi ugarik osatzen dute, gero eta jarduera handiagoa duen irakasgai baten egunerokotasunean sortutako esperientziak partekatzeko balio duelarik.
Transplanteen Espainiako Elkartearen Kongresu Nazionalak Bizkaiko hiriburua aukeratu du edizio hau hartzeko. Izan ere, Bilbok 40 urte baino gehiagoko ekarpena egin dio organoen transplantearen arrakastari eta tamaina horretako kongresu bat antolatzeko baldintza bikainei. Gainera, organo-transplanteen jarduera gero eta handiagoak ekoizpen zientifiko etengabea sortzen du, eta espezialistek funtsezkoa ikusten dute aldian behin eguneratzea. Horregatik, Euskalduna Bilbaoko ekitaldia funtsezkoa da eztabaida zientifikoa pizteko eta ezagutzan aurrera egiteko