Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Iraupen Luzeko Zaintzako Ebidentzian Oinarritutako Politikei buruzko 7. Nazioarteko Konferentzia Euskalduna Bilbaon egingo da irailaren 12tik 14ra. ILPNk (International Long-term Care Policy Network) antolatutako ekitaldi profesionala da hau. Nazioarteko sare horrek ikerketako langileak, politikaren arduradunak eta sektoreko eragileak biltzen ditu, eta datuen eta ezagutzen munduko elkarrizketa sustatzea du helburu. Hitzorduan Bizkaiko Foru Aldundiak, topaketaren erakunde anfitrioiak, parte hartuko du.
Mendekotasun-maila handiagoa edo txikiagoa duten herritarren osasun eta gizarte arretako nazioarteko adituak Bilboko Kongresu eta Musika Jauregian bilduko dira, bizitokiak, komunitateak eta auzoak oinarri dituen sistema aztertzeko. Pertsonetan zentratutako zainketa ereduak lehentasuna ematen dio zerbitzuak pertsonalizatzeari eta eguneroko bizitzaren garapenean laguntza behar duen pertsona bakoitzaren premia espezifikoetara egokitzeari.