eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

2022ko EuskalHiria Kongresua: LURRALDE ETA HIRI INKLUSIBOAK, INOR ATZEAN EZ UZTEKO

Azaroak 28-29

Biltzar eta batzarren informazioa

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Giza Kokaguneetarako Nazio Batuen Programaren (NBE-Habitat) laguntzarekin, antolatu du 2022ko EuskalHiria Kongresuaren edizio berria. Kongresua LURRALDE ETA HIRI INKLUSIBOAK, INOR ATZEAN EZ UZTEKO lelopean egingo da. Ekitaldia 2022ko azaroaren 28an eta 29an izango da, Bilbon.

EuskalHiria Kongresua 2002. urtetik egiten da Euskadin, eta Lurraldeari, hiriari eta landa-habitatari buruzko eztabaida sustatu nahi du, beti ere, Euskal Herriaren testuinguruan. Bi egunez, Euskadiko eta beste testuinguru nazional eta global batzuetako profesionalak eta adituak bilduko dira, gaur egun lurraldeek eta hiriek dituzten erronka eta aukerei buruzko esperientziak trukatzeko. Horiek guztiak gai-arlo jakin baten inguruan jorratuko dira XXI. edizio honetan Kongresuak aztertuko ditu Garapen Jasangarrirako Helburuak baita Kontratu Berria hiriekin eta lurraldearekin dituen harremanetan ere.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi