eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BILBOKO UDALAK ETA EUSKALDUNA JAUREGIAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE UDALAREN WIFI SAREA ZABALTZEKO

Gotzone Sagardui Alkatetzako zinegotziak eta Lorea Bilbao Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako diputatuak sinatutako hitzarmenari esker, udalaren wifi sarea zabalik egongo da eta, hortaz, dohainik erabiltzeko moduan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskalduna Jauregiaren inguruetan.

Gaur egun, 1.000 puntu baino gehiago daude Bilboko Udalaren doako wifi sarera lotuta eta urian han eta hemen, egunero ia 100.000 pertsonak erabiltzen du; datozen hiletan, bilbobusetan probak egingo dira Udalaren wifia uribarruko autobusetan eta lineatan jartzeko aukera aztertzeko.

Iragan maiatzetik, Euskalduna jauregiko wifi azpiegitura jauregiko instalazio guztietara iristen da eta, ondorioz, gailu elektronikoen 4.000 erabiltzaile baino gehiagok aldi berean eta doan izan dezake haririk gabeko konexioa jauregiko sarera.