eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BILBAO DRAGON BOAT LAMIAK ELKARTEAK ‘ESPAZIO URDINA KONKISTATUZ’ PROIEKTUA AURKEZTU DU

Aste honetan zehar aurkeztu dute ofizialki ‘Espazio Urdina Konkistatuz’ proiektua, Bilbao Dragon Boat Lamiak elkarteak sustatutako ekimena, Euskalduna Bilbao eta Itsasmuseum Bilbao-ren lankidetzarekin.

Ekimen aitzindari honek Bilboko Itsasadarra osasunaren, topaketaren eta gainditzearen gune bihurtzen du, bularreko minbizia gainditu duten emakumeei arreta berezia eskainiz. ‘Espazio Urdina Konkistatuz’ egitasmoak helburu du pertsona orori sarbide erraza eta ongizatezko espazio atsegina eskaintzea, norberaren zaintza, konektatzea eta aurrera jarraitzea posible egiteko, taldearen indarraren eta Dragoi Ontziaren boterearen bitartez, paladaz palada.

Hasiera-ekitaldian Bilboko Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu zuten, eta kirol inklusibo, komunitatearen osasun eta iraunkortasunaren aldeko ekimen berritzaile honi babesa adierazi zioten.

Ekitaldiari amaiera emateko, elkartearen ontziaren botadura ofiziala egin zen; aurrerantzean, ontzi hau eguneroko bizitzaren parte izango da Itsasadarrean, ongizatea, emakumeen ahalduntzea eta gizarte-eraldaketa ura ardatz hartuta uztartzen dituen mugimenduari ikusgarritasuna emanez.