Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Goldberg Edicionesek Bilbao Arte Portua kontzertu zikloaren bigarren edizioa aurkezten du; aurten, ezaugarri desberdineko 3 kontzertuz osatuta dago. Zikloaren filosofia berdin mantendu denez, oraingoan ere, Bilboko musikazale guztiei aukera emango zaie Euskalduna Jauregian Estatuan emanaldiak egiten ari diren talderik interesgarrienetako batzuk ikusteko.
Urtarrilean, José Coronado aktorea Ivan Izugarria txarrarena egiten ikusteko aukera izan genuen Sergey Prokofieven obra batean, Novosibirskeko Orkestra Filarmonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera. Eszena-zuzendaria José Carlos Plaza izango da, eta César Álvarez, gaur egungo orkestra-zuzendaririk interesgarrienetakoa, arituko da zuzendari.
Otsailean, Euskalduna Jauregiko agertokia Vienako haur kantariekin beteko da; Luiz de Godoyren zuzendaritzapean, ziur aski, munduko kontzertu-aretorik onenetan egiten dituzten errepresentazio guztietan lortzen duten arrakasta lortuko dute Bilbon ere.
Zikloaren azken kontzertuan, maiatzean, Mischa Maisky, inoizko biolontxelo-jotzailerik onena eta zentzu denetan apartekoa dena, Lituaniako Estatuko Orkestra Filarmonikoarekin arituko da, aipatutako orkestraren zuzendari titular Gintaras Rinkevicius buru dutela.