eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

“AURRERA FEST”-EN II. EDIZIOA UZTAILAREN 1ETIK 25ERA BITARTEAN OSPATUKO DA EUSKALDUNAN, 35 IKUSKIZUNEKIN

Eskaintza guztia euskal artista edo/eta konpainietatik dator (27 Bizkaikoak). Guztira, 7.955 sarrera jarriko dira salgai. 

Kartelean 19 kontzertu (horietako 4 musika klasikokoak), 10 antzerki-ikuskizun, 4 bakarrizketa,  dantza ikuskizun bat eta magiako beste bat izango dira.

Artisten eta konpainien agendak koadratzeko bi asteko lanaren ostean, “Aurrera Fest”-en bigarren edizioaren programazioak argia ikusi du gaur. Bigarren urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak bertako kultur sektorea babestearen aldeko apustua egin du berriro ere, Euskaldunaren eskutik. Guztira, 2021ean euskal artisten edo/eta konpainien 35 ikuskizun eskainiko dira Euskaldunako hiru espaziotan (Auditoriumean, 0B aretoan eta 0E aretoan).

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Begoña Anguisola Euskaldunako negozio garapeneko zuzendariak aurkeztu dituzte gaur goizean “Aurrera Fest” jaialdiaren programazioaren xehetasun guztiak.

“Kultur sektorearen harrera oso ona izan da berriro ere. 35 ikuskizunek osatuko dute Euskaldunako zuzeneko kultur jardueraren agenda. Eskaintza guztia euskal artista edo/eta konpainietatik dator, eta horietatik 27 Bizkaikoak dira. Oro har, kartelak gustu guztietarako aukerak eskaintzen ditu: antzerkia, musika modernoa, dantza, bakarrizketak, magia eta musika klasikoa. Guztira, 7.955 sarrera jarriko dira salgai”, azaldu du Lorea Bilbaok.

Begoña Anguisola Euskaldunako negozio garapeneko zuzendariak adierazi duenez, “kultura-sektoreak bere horretan jarrai dezan tresnak emateko egin dugun bilaketan, Bizkaiko bizitzan ezinbestekoa dela uste dugulako, bigarren urtez jarraian Aurrera Fest 2021en programazioa osatzen duten 35 ikuskizunen esku jarriko dugu gure esperientzia eta azpiegitura guztia”.

Guztira, 19 kontzertu (horietako 4 musika klasikokoak), 10 antzerki-ikuskizun, 4 bakarrizketa,  dantza ikuskizun bat eta magiako beste bat (familiako ikuskizuna, 6 urtetik gorakoentzat egokia) izango dira. Azpimarratu behar da kartelean euskarazko 4 ikuskizun daudela, eta programazioa anitza dela, zeinu-mintzaira duen ikuskizun inklusibo batekin, tratu txar matxisten aurrean sentsibilizatzeko beste batekin, ume/familientzako hiru ikuskizunekin…

Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan.

Prezioak 14,50 eta 26,50 euro artean (kudeaketa gastuak barne).

Egutegia  

2021/07/01       20:00     0B           HIBAI “GOXOKIAK”

2021/07/01       20:00     0E           HITCSHOCK. UNA HISTORIA DE SUSPENSE

2021/07/02       20:30     0B           LA BALDOSA FLOTANTE

2021/07/02       20:00     0E           DAVID LUENGAS “PALABRAS RESCATADAS”

2021/07/03       20:30     0B           LOS TESSEE ROCKING BOYS + BIG BAND

2021/07/03       20:00     0E           GABE

2021/07/04       20:00     0E           CANCIONES PARA UNA VIDA- ANDONI MTEZ BARAÑANO

2021/07/04       19:30     AUD        EIN DEUTSCHES REQUIEM – Johannes Brahms / KUP TALDEA

2021/07/05       18:30     0E           SOINUAK HAIZEAN

2021/07/06       20:00     0E           ES SOLO MAGIA, PERO ME GUSTA

2021/07/08       20:30     0B           ÓSCAR TEROL ¡POR COMENTARLO!

2021/07/08       20:00     0E           “SI, FUERON ELLAS”

2021/07/09       20:30     0B           DEEP SEA MONK

2021/07/10       20:30     0B           EL VIEJO CHIMANGO “CIENTO VOLANDO”

2021/07/10       20:00     0E           OIHULARI KLOWN-SEX OR NO SEX

2021/07/11       20:00     0B           …”DE BILBAO ¡¡AHIVALAHOSTIA!!

2021/07/11       20:00     0E           MULTIVERSO SONORO DIGITAL

2021/07/12       20:00     0E           ETHER ENSEMBLE

2021/07/15       20:30     0B           SUTAN

2021/07/16       20:30     0B           ROLAND Y GARROS: CULTURAS MILENARIAS”

2021/07/16       20:00     0E           “SOLITAIRE”

2021/07/17       20:00     0E           VAYA PACK DE VASC@S

2021/07/17       20:30     OB          MIKEL DEL VALLE. UNA NOCHE CON LA DANZA

2021/07/18       20:00     0E           YO, ERÓMENO

2021/07/18       20:00     AUD        COMANDANTE LARA

2021/07/18       20:00     OB          KORRONTZI+ OINKARI-KOPLARIAK

2021/07/20       20:00     0E           AQUÍ NO PAGA NADIE

2021/07/22       20:30     0B           WELCOME TO THE MUSIC FOREST--THE LAST HIDDEN FOX

2021/07/22       20:00     0E           A SOLAS CON RAKEL R.R.

2021/07/23       20:30     0B           THE ONE - APOCALYPSE WORLD TOUR 2021

2021/07/23       20:00     0E           BLUE WOMAN VOICES

2021/07/24       20:30     0B           IÑAKI PALACIOS & THE GAEL´S + MOONSHINE WAGON

2021/07/24       20:00     0E           ADOS JAZZ 4TET

2021/07/25       20:00     0B           OSKARBI

2021/07/25       20:00     0E           ETA KITTORIK EZ!

Euskalduna gune segurua

Gogorarazi behar da Euskalduna Bilbao izan dela COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria jaso duen lehengo kongresu-jauregia eta bigarren auditoriuma, ezarritako protokoloei esker.

Euskaldunak ekitaldietarako higiene eta osasun arloko berme nagusiak ematen ditu. www.euskaldunabilbao.com webgunean, ikus-entzuleek Euskalduna Jauregiak garatutako segurtasun protokoloak dituzte eskura.

Informazio gehiago jasotzeko eta elkarrizketak egiteko, eskatu Euskaldunako Prentsari konpainiaren edo/eta artistaren kontaktua.