eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ASTE HONETAN EUSKALDUNAK AURRERA JARRAITZEN DU BERE MEETINGS&EVENTS AGENDAREKIN

Gaur asteartean, urriaren 20an, eta bihar asteazkenean, urriaren 21ean, Euskalduna Jauregiak “Kudeaketa aurreratuaren Europako 26. Astea”; “B-Venture 2020” izenekoa, ekintzailetzarako ipar aldeko ekitaldi nagusia, eta Laura Cantizanoren (CECOBI) eskutik etorriko den Zelan saldu 59 segundotan” jasoko ditu

 

Bilbon, 2020ko urriaren 20an

Euskalduna Jauregiak aurrera jarraitzen du Meetings & Events agendarekin. Hala, gaur, asteartean, urriaren 20an, eta bihar, asteazkenean, hilaren 21ean, Euskalduna Bilbaok, ekitaldi hauek jasoko ditu: “Kudeaketa aurreratuaren Europako 26. Astea” (asteartea 20 eta asteazkena 21); “B-Venture 2020”, ipar aldeko ekintzailetza-ekitaldirik handiena (asteartea 20 eta asteazkena 21); eta Laura Cantizanoren (CECOBI) eskutik etorriko den “Zelan saldu 59 segundotan” (asteartea 20).

 

“Kudeaketa Aurreratuaren Europako 26. Astearen” barruan, bi ekitaldi-formatu daude: Euskalduna Jauregian egingo direnak, urriaren 20an eta 21ean, eta Asteko gainerako egunetan, urriaren 19tik 30era, egingo diren ekitaldi birtualak eta bestelakoak. Horietan, industriaren, osasunaren, hezkuntzaren eta abarren arloko kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.

 

Bilbok hartuko duen Kongresuan, aurten berrikuntzak dimentsio berri bat hartu du, eta, horregatik, kudeaketaren munduko egungo joerak islatzen dituzten lau gai-multzo handi landuko dira: krisiaren kudeaketa aukera gisa eta jardunbide egokien bidez; kudeaketarako esparruak, hausnarketari eta ekintzari laguntzeko; kontziliaziorako neurriak eta telelana, enpleguaren etorkizunerako jardunbide egokiak eta gakoak; eta gizarte erantzukizuna eta garapen jasangarriko helburuak.

 

Urriaren 20an eta 21ean Euskalduna Jauregiak jasoko duen beste hitzordu nagusia “B-Venture 2020” izango da, herrialdeko korporazio, inbertitzaile eta arrisku-kapitaleko enpresa nagusietako batzuk bilduko dituen ekitaldia. Besteak beste, Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures egongo dira bertan. Edizio honetan, berriz ere, kongresu honetan Bilbon aurkeztuko diren 24 startup aukeratu dira.

 

Gaur, urriaren 20an, asteartean, hitzordua CECOBIko Laura Cantizanoren eskutik etorriko da, “Zelan saldu 59 segundotan” hitzaldiaren bidez. Topaketa erdi presentziala izango da, aurrez aurre Euskalduna Jauregian egingo delako, eta streaming bidez ere emitituko delako CECOBIren Youtubeko kanalaren bidez. Cantizanok bizitza osoa darama bezeroen burmuina aztertzen, eta zelan funtzionatzen duen, zerk motibatzen, hunkitzen, duen, erakutsiko du, azkenean erabakia hartzen duen arte. Adituaren ustez, garunak sakelako telefonoaren antzeko funtzionamendua du. Beraz, hitzaldian zehar aplikazio emozional eta arrazional batzuk irakatsiko ditu, negozio edo denda bateko arduradunak edo langileak horiek aktibatu ahal izan ditzan. Hori guztia jarrera onean eta motibazioan oinarrituta.

 

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago helbide honetan: www.euskaldunabilbao.com