eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

AIRE ZABALEAN: ‘GARRY’

Aire Zabalean kontzertu-ikuskizunen zikloarekin jarraituko du Itsaso Txikian, Euskalduna Bilbao kanpoaldeko urmaelean, instalatutako plataforman. Oraingo honetan, Garry, Iñigo Garridoren izen artistikoa, kantari eta gitarra-jotzailearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ekitaldiak ohiko ordutegiari eutsiko dio, igandean 13:00etan, eta formatu berezi honetan egin diren aurreko kontzertuen arrakasta errepikatzea espero du.

Garry bakarka aritzen da, gitarra jotzen eta, aldi berean, rock, blues, soul eta country kantuei ahotsa jartzen die, guztiak eremu pertsonal batera eramanda, formatu akustikoan. Otis Redding, Robert Johnson, Adele, Bruno Mars... errepertorio zabala eta moldakorra du, eta horren erakusgarri dira berak sortutako Work From Home singlea edo Snacks diskoa. Aire Zabalean, Classic Shots urte amaieran kaleratuko duen lanaren kantuetako batzuk entzun ahal izango dira.