Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Tolosako sopranoa apirilaren 26an aritu behar zen “La otra orilla” biraren barruan
Kontzertuaren sustatzailea agertoki guztiak kontu handiz aztertzen ari da, ahalik eta azkarren behin betiko erabakia jakinarazteko
Bilbon, 2020ko apirilaren 16an
Ainhoa Arteta artistaren “La Otra Orilla” biraren sustatzaileak Euskalduna Jauregiari jakinarazi dionez, apirilaren 26rako Jauregian aurreikusita zegoen kontzertua ez da egun horretan egingo, eta une honetan agertoki guztiak kontu handiz aztertzen ari da, ahalik eta azkarren behin betiko erabakia jakinarazteko.
Adierazi duenez, neurria, Covid-19 birusaren hedapena dela eta kultur ekitaldietan jendea elkartzeko Gobernuak ezarri dituen mugek eragin dute, ondorioz ezinezkoa baita kontzertua behar bezala ematea.
Euskaldunako kontzertua, artista apirilaren 26an Bilboko Euskaldunara, maiatzaren 8an Granadara eta maiatzaren 9an Sevillara eraman behar zuen “La otra orilla” biraren barruan zegoen.
Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatuz, denbora gutxi barru berri pozgarriak izateko itxaropena adierazten dizuegu.