eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

46.558 ikuslek gozatu zuten Euskaldunaren Aste Nagusiko programako ekitaldiekin

46.558 ikusle joan dira 2017ko Aste Nagusirako Euskalduna Jauregian programatu diren ikuskizunetara, eta 1.516.942 euro bildu dira, guztira, egin diren 81 emankizunetan.

9 ikuskizun programatu dira 25 egunetan. Abuztuaren 17an “Toc Toc” antzeztu zen lehen aldiz, eta igandean, irailaren 10ean, egin ziren “Dirty Dancing”, “Cabaret Chihuahua” eta “Cartas de Amor” obraren azken saioak.

Egin diren funtzioetatik 14tan sarrerak agortu dira. Hauek izan dira hori lortu dutenak: “El Caserío”, “Dirty Dancing”, “Toc Toc”, “El test” eta “Cabaret Chihuahua”.

Larunbatean, irailaren 9an, egon zen ikuslerik gehien; guztira, 3.464 pertsona. Horren ondoren irailaren 2a dago; orduan, 3.372 ikusle egon ziren, eta abuztuaren 26an, 3.059.

“Dirty Dancing” musikal apartak bildu du ikusle-kopururik handiena, eman dituen 23 saioetan; guztira, 22.911 ikusle izan dira, eta bildutako diru-kopurua 930.959 eurokoa da.

Horren ondoren “El test” obra dago; Luís Merlo, Antonio Molero, Maru Valdivielso eta Itziar Atienza antzezleen lana 6.338 pertsonak ikusi zuten, eta 163.625 euro bildu zituen. “Toc Toc” antzerki bikainak 4.847 ikusle izan zituen, eta 122.947 euro bildu zituen. Bigarren aldiz ere arituko dira Euskaldunan, hain zuzen ere, datorren azaroaren 23tik 29ra. Azkenik, “El Caserío” zarzuela 4.744 pertsonak ikusi zuten, eta 146.324 euro bildu ditu.

“Cabaret Chihuahua” lan alai eta ausartak funtzio gehiago egin behar izan zituen, eta hiru antzezpen gehiago egin ziren. Guztira, 3.237 pertsonak ikusi zuten, eta 60.406 euro bildu ziren txartel-lehiatilan.

Sarrerei dagokienez, hona hemen salmenta-moduaren banaketa: sarreren %69,18 Internet bidez erosi dira; txartel-leihatilan, %21,54, eta Kutxabanken Orotarako Kutxazainen bidez, %9,28.