Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
EUSKALDUNA BILBAOK 8,6 MILIOI BAINO GEHIAGO IRABAZI DITU HISTORIAN LEHEN ALDIZ
Euskalduna Bilbaok 8,6 milioi eurotik gorako diru-sarrerarekin itxi du 2024a. 25. urteurrena ospatu zen urtean, Biltzar eta Musika Jauregiak mugarri hori erregistratu du historian lehen aldiz. Gainera, beste atal garrantzitsu batean ere emaitzarik onenak lortu ditu: nazioarteko kongresuen kopuruan. Euskadiko ekonomikoari egindako ekarpena ere nabarmena izan da, 108 milioi eurotik gorako eraginarekin (108.476.326,60), 11,392 milioiko zerga-bilketarekin eta 1.524 lanpostu jasangarri mantenduz. Datu hauek bertako, estatuko eta nazioarteko MICE negozioa egoera onean dagoela berresten dute, Euskalduna Bilbaok sektore honetan duen lidergoa sendotzeaz gain.
2024an, Euskalduna Bilbaok 400 mila bisitari baino gehiago jaso ditu. Horrek 2023an izandako bisitak %11an gainditzen ditu. Egindako ekitaldien kopuruak ere gora egin du, eta 719ra iritsi arte, %90eko okupazioarekin. Horiek dira, besteak beste, diru-sarreren atalean 2023ko erregistro historikoa %8an gainditzea ekarri duten faktoreetako batzuk. Gainera, urrian, azaroan eta abenduan milioi bat euroko muga gainditu zen diru-sarreretan, elkarren segidako hiru hilabetetan gertatzen den lehen aldia, eta hori beste mugarri bat da Euskalduna Bilbaoren historian.
2024, Meetings and Events fakturazio errekor berria
Meetings and Events jarduerak 4.135.118 euroko sarrera errekorra izan du, orain arte lortutako erregistrorik onena, iazkoa, hobetuz, eta lehen aldiz lau milioi euroak gaindituz. Datu horrek Euskalduna Bilbao MICE sektorean erreferentzia dela eta nazioartean haren eragina nabarmena dela erakusten du. M&E sektorean hartutako 364 ekitaldietatik 26 nazioartekoak izan dira. Pasa den urtearekin alderatuta hazi egin dira kongresu hauek, eta garrantzi handia izan dute fakturazio mailan (%34).
Euskalduna Bilbaok anfitrioi gisa aritzerakoan duen malgutasuna agerian utzi du berriz mota eta tamaina guztietako ekitaldiak hartuz, hauetako sei kongresu mila pertsona baino gehiagokoak izan direlarik. Sektore sortzaileen artean, enpresa, erakunde eta elkarte ekitaldiak izan dira nagusi, baina osasun arlokoak, teknologikoak, jasangarritasunarekin zerikusia dutenak eta dibulgaziokoak, besteak beste, ere antolatu dira.
Kultur jarduera
25. urteurren honetan, kultura ekitaldiak ere ugaritu egin dira 2023koekin alderatuta. 355 emanaldi izan dira, pasa den urtean baino zazpi gehiago. Hauek fakturazio osoaren %33 suposatzen du, ia hiru milioi euroko diru-sarrera, ia %10eko igoera aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
Euskalduna Bilbaok ekoizpen propioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta 2024an mota ezberdinetako 44 ekitaldi ekoitzi ditu. Ildo horretan, nabarmentzekoak izan dira Aste Nagusian eta Gabonetan egindako haurrei zuzendutako euskarazko jarduerak, organo-kontzertuen zikloa, horietako bat Bizkaiko abesbatzekin; ‘Euskalduna Klub’ ‘arratsaldepasarako’ gune irekia, doako bisita gidatu antzeztuak, bertako artista eta Bizkaiko arte eszenikoetako ikasleen eskutik; besteak beste.
Hala ere, 2024ko ekoizpen propioko ekitaldirik nabarmenena Euskalduna Bilbaoren 25. urteurrena ospatzeko Bake Soinuak Gala izan zen. Ikuskizun honetan Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Koral Elkarteak, Asier Etxeandiak, Izarok eta Hortzmuga antzerki konpainiak parte hartu zuten, Iker Sánchezen zuzendaritzapean. Galaren helburua Biltzar eta Musika Jauregiaren zilarrezko ezteiak ospatzea izan zen, baina aldi berean, nazioarteko egoeraz jabetuta, bakearen aldeko mezua zabalduz.
Euskalduna Bilbaoren balioak
Euskalduna Bilbaok kultura herritar guztiei hurbiltzearen aldeko apustua egin du, eta doako sarrera-paketeak eman dizkie egoera ahulean dauden eta normalean kultur emanaldietara sartzeko aukerarik ez duten kolektiboei. Gainera, eraikinak beharrezko irisgarritasun-neurriak ditu, behar dituzten pertsonek joan ahal izan dezaten eta bertaratzen diren ekitaldiez berme osoz goza dezaten.
Jasangarritasunari dagokionez, emaitza onei esker, Euskalduna Bilbaok eraikinean energia aurrezten lagunduko duten neurriak ezartzen jarraitu ahal izan du. Guztietan nabarmenena teilatuan 711 plaka fotovoltaiko jartzea izan da, urtean 437.535,73 kWh aurreztea ekarriko duena. Hau Biltzar eta Musika Jauregiak energia berriztagarriak bultzatzeko eta eraginkortasun handiagoa bilatzeko duen estrategiarekin bat dator, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuen gomendioak jarraituz.
Antolatzaile eta bertaratuek adierazi duten asebetetze mailagatik nabarmentzen da Euskalduna Bilbao. 2024ko emaitzen txostenak IKERFEL enpresak egindako inkestaren datuak biltzen ditu. Inkesta honek publiko eta bertaratuen, bezero eta enpresa sustatzaileen gogobetetze-indizea neurtu du. MICE eta kultura eta ikuskizunen esparruko batez besteko puntuazioa 4,53koa izan da honetan, gehiengo kalifikazioa 5ekoa delarik. Gainera ikusleen % 94k “positibotzat” edo “oso positibotzat” jotzen ditu ikuskizunak, eta %95ak Euskalduna Bilbaora joatea gomendatzen du, emaitza horiek indartuz.