eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

2020KO BIGARREN HIRUHILEKOA EUSKALDUNA JAUREGIAN

Ekitaldien sektorea izan da, zalantzarik gabe, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren kaltetuenetariko bat. Apirilean eta maiatzean jarduera eten egin zen #Meetings & #Events sektorean.

Euskaldunako taldeak lanean jarraitu zuen eta "10 Projects for the near future" ekimena abiarazi zuen:
# 1 Plataforma korporatibo berria
# 2 Pantaila gehiago. Informazio gehiago
# 3 Zerbitzu berriak
# 4 PMI bidez kudeatutako proiektuak
# 5 Ingurune digitalak
# 6 Ticketinga eta txarteldegiak
# 7 B2B digitala
# 8 zero paper
# 9 Euskalduna digital team
# 10 catering berria

Bezeroa bere estrategia guztien erdigunean jartzen duten proiektuak, esperientzia paregabea eskaintzeko helburuarekin. Gainera, barne eta kanpoko prozesuak hobetu ziren digitalizazioaren bidez, jasangarritasunarekiko kompromezuaz ahaztu gabe.

 

 

Ekainean, osasun-egoera globalaren hobekuntzak Meetings & Events jardueraren suspertze arin bat ekarri zuen. Lurraldearen itxiera perimetralak eta ekitaldiak egiteko murrizketak — besteak beste, kutsaketak saihesteko edukiera murriztearen ondoriozkoak — izan ziren egoera berriaren gakoetako batzuk.

Euskalduna sektorearen baldintzetara egokitzeko gai izan zen, formatu hibridoa eta birtuala ekitaldietan tokituz, ekitaldiak egiteko orduan sortutako behar berriei erantzuteko.