eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

2020AN 467 EKITALDI JASO ZITUEN EUSKALDUNAK

Euskaldunak segurtasunarekin eta esperientzia segurua eskaintzearekin duen konpromisoa AENORrek emandako COVID-19aren aurreko ziurtagirian islatu zen (hori lortu zuen lehen Kongresu Jauregia eta bigarren Auditorioa izan zen).

 

Euskaldunak % 62ko okupazioa izan zuen, 71 egunez jendearentzat itxita egon eta edukiera murriztu behar izan duen arren (Auditoriuma edukieraren % 18,83ra ari da lanean, eta gainerako aretoak % 50era).

 

2020an egindako jardueraren eragin ekonomikoa 33,57 milioi eurokoa da, eta 441 lanposturi eustea lortu du.

 

Bilbon, 2021eko otsailaren 23an

2020a Euskaldunan urte ona izango zela aurreikusten zen, baina COVID-19aren ondorioz, hainbat ekitaldi bertan behera geratu edo atzeratu egin ziren. Duela urtebete, COVID-19aren agerpenak Jauregiaren jarduera erabat kolpatu zuen; hala ere, 2020an 467 ekitaldi izan ziren guztira (186 Meetings & Events eta 281 kultur emanaldi), eta Jauregiak 2,9 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen.

Euskaldunak % 62ko okupazioa izan zuen 2020an, 71 egunez jendearentzat itxita egon, eta edukiera-mugei, ordutegi-mugei eta mugikortasun-mugei aurre egin behar izan zien arren. Zentzu horretan, aipatzekoa da Jauregiaren espazio handiena, Auditoriuma, 400 pertsonako edukierarekin ari dela lanean, hau da, edukieraren % 18,83 (gehieneko edukiera 2.164 pertsonakoa da); gainerako aretoek, berriz, edukieraren % 50ean jarduten dute.

Euskaldunak arindu ahal izan zituen pandemiaren ondoriozko nazioarteko negozioaren mugak eta beherakada, hainbat neurri azkar ezarri zirelako:

  • COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria. Euskalduna izan zen hori lortu zuen lehen Kongresu Jauregia eta bigarren Auditorioa. Segurtasunarekin eta esperientzia segurua eskaintzearekin duen konpromisoaren ildotik doan akreditazioa da. Horri esker, ekitaldiak antolatzen eta sustatzen dituzten enpresek Euskaldunan konfiantza izan dute euren Meeting & Event-etarako eta kultur emanaldietarako agertoki gisa.
  • Digitalizazioa: Euskalduna Hybrid, Meetings & Event-ak egiteko soluzio integrala, aurrez aurreko ekitaldia meeting online izenekoarekin konbinatuz, abantaila teknologiko guztiekin, streaming bidezko kanpo-konexioen eta saioen grabazio-zerbitzuaren bidez partaideen interakzioa lortzeko. Ekitaldi bat, bi esperientzia. Euskaldunak behar berrietara egokitzen eta sektoreko liderretako bat izaten jakin du.
  • Kultura sustatzeko ekimenak: 12 astetan argiak itzalita izan ondoren, Euskaldunak sustatzaileen, konpainien eta profesionalen esku jarri zituen bere instalazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren “Aurrera Fest” programa hartzeko. Programa horren helburua kulturaren sektorea suspertzea zen. Guztira, 44 ikuskizun hartu zituen uztailean.

2020an egindako jardueraren eragin ekonomikoa 33,57 milioi eurokoa da, eta 441 lanposturi eustea lortu du.

 

Meetings&Events

2020an zehar, 186 Meetings & Events izan ziren Euskaldunan. Horietatik % 93 lurraldekoak izan ziren, % 6,45 estatu mailakoak eta % 0,55 nazioartekoak. Datu horiek mundu osoan dauden mugikortasun-mugen isla dira.

Bilera eta ekitaldi profesionalak egiteko formatuari dagokionez, % 80,2 aurrez aurrekoak izan ziren, % 15 hibridoak eta % 4,8 birtualak.

Kongresu eta enpresa jarduera profesional horrek urteko fakturazioaren % 33,41 ekarri zion Euskaldunari.

Tipologiaren arabera, 2020an 6 kongresu egin ziren; 20 batzar (2019an baino 6 gehiago); 7 konbentzio; 100 mintegi eta jardunaldi; 12 ekitaldi sozial; mota anitzetako 40 eta erakusketa bat.

 

Kultura + ticketing-a (onlineren aldeko apustua)

Kultura izan zen 2020ko protagonista nagusia Euskaldunan, bertako eragileek sustatutakoa batez ere. Hori izan da Jauregiak sektorea bultzatzeko egin duen apustu sendoa. Horrela, 281 ikuskizun hartu zituen (orkestren eta banden kontzertuak, errezitaldiak, opera, balleta, antzerki ikuskizunak…) bere espazio ezberdinetan.

Pandemia gorabehera, “Aurrera Fest” (Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik), Aste Nagusia (8 ikuskizun eta 28 emanaldi) eta Gabonak (16 ikuskizun eta 28 emanaldi) kultur proiektuak aurrera ateratzeko lanean aritu da Euskalduna. Horrek guztiak 1,20 milioi euroko fakturazioa ekarri du.

Nabarmentzekoa da ticketing-aren salmentak gora egin duela www.euskalduna.eus webgunean (% 59,7, 2019ko % 51,5arekin alderatuta); txarteldegietan % 32,2 saldu zela eta gainerako % 6,3a beste kanal batzuen bidez (kutxazainak…).

Modu berean, 2020an Euskalduna bost denboraldi egonkorren eszenatokia izan zen: BOS, ABAO Bilbao Opera, Euskadiko Orkestra, Bilbao 700 Fundazioa eta BilbaoMusika. Erakunde horiek ere ahalegin handia egin behar izan zuten euren programazioa aurrera ateratzeko, osasun araudiaren mugak oinarri hartuta.

 

Gogobetetasuna

Bertaratutakoak eta antolatzaileak izan dira kultur jarduera eta Meetings & Events izenekoak aurrera ateratzeko Euskaldunak egin duen ahaleginaren lekuko, eta hori gogobetetasun mailan islatzen da.

Meetings & Events izenekoen kasuan, 2020an antolatzaileek 4,63/5 puntuazioa eman zioten Euskaldunari; Kulturari dagokionez, berriz, antolatzaileen puntuazioa 4,58/5 izan zen.

 

2021erako epemuga

2021 gogor aurkezten da, baina Euskaldunak ez du begirada jaisten. 2021ari begira, espazio segurua, ekitaldi profesionalak eta aurrez aurreko formatua eta hibridoa duten bilerak lantzen jarraituko du, teknologiaren eta jasangarritasunaren aldeko apustuan aurrera eginez eta bertako kultura-industriari lagunduz (erantzukizun sozial korporatiboko politikaren barruan).

 

Memoria osoa:

https://www.euskaldunabilbao.com/memoria-2020/

https://www.euskaldunabilbao.com/eu/2020ko-txostena/

https://www.euskaldunabilbao.com/en/2020-financial-report/